XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aralar dut izena eta mendikatea naiz.
Eskerrik asko errespetoz hurbiltzeagatik niregana.
Gizakiak naturan egindako kalteak ugariak eta, askotan, bueltarik gabeak direla ondo dakizue, ondo dakit nik ere, mendi naizen aldetik neure
Onean ona da Natura eta zuen asmo horiek emaitza ona izan dezaten, nire laguntza emateko prest nago.
Informazioa izatea da edozein lanen abiapuntua eta nik dakidanaren berri emango dizuet.
Zuentzat, gizakiontzat, 100 urte asko badira ere, gutxi baitzarete luzaroago bizi izaten zaretenak, guretzat, mendiontzat, eta naturarentzat oro har, 1.000 urteko bizia duena
Horixe da arrazoia eta, beraz, ez zaitezte harritu, urteak milioika aipatzen ditudanean...
Uretan murgilduta, lozorroan bezala, urteak neramatzan.
Inguratzen ninduen itsasoa barea zen, gazia baina gozo samarra gehiago; izan ere asko baitziren nire parean itsasoratzen ziren ibaiak, ur geza, garbia eta freskoa zekarten ibaiak.
Sakonera gutxikoa zenez
gauez, berriz, dotore islatzen zen ilargia uretan.
Hantxe aritzen zen dantzan, bere buruari so, oraindik ez badakizue ere oso astro pertxenta baita ilargia!
Inoiz haserretzen ez den bizidunik ez dago munduan, baina, gehienean, leun eta gozo zaintzen gintuen itsasoak bere etxean bizi ginen guztiok. Epel eta gozo.
Klima tropikala zen nagusi eta koral ugari bizi zen.
Hortik atera kontuak eta imajinatu non bizi ginen.
Ez naiz gaur goizeko kontuez ari, ez; duela 204 milioi urte itsaspean bizi ginenok, higadura bitarteko, inguruko lur lehorretik gentozen eta leku beretsuan elkartu ginen gaiak, materialak ginen.